XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Malkoz, odolez eta izerdiz egindako tinta erabiltzen dugu sarri baino sarriago.

Urliarenak edo geureak, kasurako berdin da.

Eta hain ohituta gaude idazluma betetze-hustutze prozesu makabro honetan non herriaren sufrimenduagatik ez balitz, herriak bere interesak eta helburuak azken mugaraino defendatzeko dituen ezbaiak eta heldutasun ezagatik ez balitz ezin genezake atera inolako argumentu interesgarri eta ausartu egingo naiz esaten logikorik.

Zertara geldituko litzateke murriztua sormen literarioa, pertsonaiek beren beharrak eta irrikak asetzeko zuzenki jokatuko balute?.

Zalantza hau zilegi izan daiteke, baina neurri bateraino bakarrik.

Handik aurrera zentzugabeko eta atzerakoi bihurtzen da, dudarik gabe.

Herriak bere siratsaren jabetasuna eskuratzeko iragan beharreko bilakaeraz aritu naiz, nire errekurtso txiroek permititzen didaten eran, hitzaurre honi jarraitzen dion nobela edo narrazio laburrean.

Eta honen barruan, helburua lortzearen zailtasunez, eta baita ere interes desberdinak dituzten giza-indarren arteko burrukak sorturiko gorroto eta beldurraz Zapaltzaileekiko gorroto eta beldurra, baina zapalduek elkarrekiko sentitzen dutena, eta nork bere buruarekikoa ere ahaztu gabe.

Ez da gauza berria, herri zapalduen artean, autogorrotoa, eta ez gurean ere, tamalez Pierre de Lancre inkisidoretik hasita nonbaitetik hastearren(...).